Eredu ekonomikoaren gizarte- eta ingurumen-aztarnei buruzko Nazioarteko konferentzia (ICSEF): energia, materialak, justizia eta hondakinak.

2024ko ekainak 13 eta 14

imagen icsef

Biltzar honek, justizia energetikoaren inguruko ezagutza zabaltzea eta analisia sortzea du helburu, egungo eredu ekonomikoak maila sozialean (batez ere, osasunean eta generoan) eta ingurumenean sortzen dituen aztarna globalak kontuan hartuta.

 

Bere lau eremuetatik (Energia-sistemaren aztarna, Material jasangarriak eta ziurtagiriak, Nazioarteko JUSTIZIA eta Aztarna Nazionalak eta HONDAKINEN Kudeaketa), sistemak herrialde aberastu eta pobretuetan gauzatzen duen eragin desberdina hartuko da kontuan.

 

Topaketa honen antolaketan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Life Cycle Research Group-ek eta medicusmundi Araba eta medicusmundi Gipuzkoa GGKEek parte hartzen dute. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren diru-laguntza du.

Sistema ENERGETIKOAREN aztarnak

Erregai fosilen kontsumoan oinarritutako egungo eredu energetikoaren aztarnaren kuantifikazioa, inpaktuak modu bidezkoagoan banatzeko aukera ematen duten baliabide berriztagarriak hautatzen dituzten eszenatoki alternatiboak proposatzeko, herrialde aberastuen artean – energia gehien kontsumitzen dutenak izan arren gutxien pairatzen dituztenak – eta pobretuen artean – gehien pairatzen dituztenak –. Eredu berriak ekoizpen- edo biltegiratze-teknologia berriak, erabilera-eredu eraginkorrak, banaketa-aukerak eta eredu iraunkor batera trantsizioa egiteko politika kontzienteak barne hartu behar ditu.

MATERIAL jasangarriak eta ziurtagiriak

Kontsumismoan oinarritutako egungo eredu ekonomiko globalak gizarte- eta ingurumen-inpaktu baxuko sistema baterantz biratu behar du. Materialak, elikagaiak eta ondasunak masiboki ekoizten eta kontsumitzen dira, sistema lineal, ez oso eraginkor eta ez jasangarri batean. Sistema horrek, gainera, herrialde pobretuetan lehengaiak espoliatzea dakar, ordain positiborik gabe. Fosilak ez diren material berriak sortzea, eta horiek tokiko eran ekoizteko modu ez-estentsiboa garatzea da trantsiziorako esparrua. Helburua, ingurumen-inpaktu txikiko eredu zirkular baterantz aurrera egitea da, planetako 8.000 milioi biztanleren existentzia eta eskubideak aitortuz.

Nazioarteko JUSTIZIA eta Aztarna Nazionalak

Egungo mundu globalizatuan, ingurumen-aztarnak, sozialki, modu desberdinean banatuak daude. Onurak nork kontsumitzen dituen eta kargen ardura nork hartzen duen aztertu eta hausnartu behar da, birbanaketa bidezkoago baterantz aurrera egiteko. Inportatutako ondasun eta zerbitzuetan sartutako ezkutuko fluxuak (energia, emisioak edo beste inpaktu batzuk) ez dira kontabilizatzen ari. Hori dela eta, herrialde garatuek benetan direna baino jasangarriagoak direla ematen dute, ipar globaleko industria-ekoizpena hego globalera kanporatzen baita. Zeharkako inpaktuen neurketa eta garapen justu eta iraunkorrerako hezkuntza bi zutabe izan behar dute. Gainera, gizarte- eta ingurumen-bidegabekeriaren neurketaren barruan, genero-bereizketa duten inpaktuak neurtzea eta, bereziki, herrialde pobretuetako emakumeengan dituzten eraginak neurtzea ingurumen-ikerketaren parte izan behar da.

HONDAKINEN kudeaketa, zero hondakinerantz

Hondakinen sorkuntza arazo global handienetako bat bezala identifikatu da, ingurumenean eta pertsonen osasunean eragina dutenak. Lurra eta ozeanoak bioplastikoz eta kimikoak diren produktu toxikoz kutsaturik daude, eta kudeaketa-soluzio berriak behar dira. Zer erantzukizun dute planetaren ingurumen-hondatzean aberastutako iparraldeko erakunde, industria eta gizarteek, batez ere hego globalean? Herrialde aberastuen mugetatik kanpo ezarritako ekoizpen-industrien kudeaketa neurtu egin behar da. Gainera, industrietan eta bizitokietan zero hondakina lortu behar da. Ekonomia zirkularrak hondakinak prozesu natural edo industrial berrietarako erabilgarri bihurtzea proposatzen du.

lctg
logo UPV
logo medicusmundi
logo agencia vasca